Skip to content

Ni neu

Judit Ruiz de Munain www.juditruizdemunain.com

Ba bai, argazkian agertzen dena ni naiz, Judit Ruiz de Munain Bedia…Listo! Eginda, beste gauzetara…tiraaaa nahi baduzu zeozer kontatuko dizut.

Beti lanpetuta dabilen tipa ero zamarra nauzu. Handik eta hemendik denbora egiten dut ama, ingeniaria eta sasi-idazlea izateko. Behin baino gehiagotan saiatu naiz Kixotea irakurtzen baina porrota onartu nuen aspaldi. Nahiago ditut Aruki Murakami eta Stephen King-ek eguneroko munduari txertatzen dioten fantasia mila bider. Noizbait “Dorre iluna” moduko bat idaztea nahiko nuke, baina oraingoz nire atzamarretatik ateratzen dena askoz be erreala eta ganberroagoa da: istorio erotikodun liburu bat, bestelako ipuinen bilduma bat eta dena nahasten duen eleberri bat.

Agurainen hazi nintzen, Arabako Lautadako herririk interesgarrienean. Egun, Aretxabaletan bizi naiz, Debagoieneko herririk zoragarrienean (zurikerietan jaioa naiz ere).

Zenbakietan: bi seme-alaba eta auto nerabe bat, dibortzio bat, ingeniaritza informatikoko titulua bat, etxe bat, zero katu, zero txakur eta zero etxe Barbadosen.

Edozer gauza kontatzeko gogorik izan ezkero