Skip to content
Portada » Bloga » Kinttuak eta Theory U

Kinttuak eta Theory U

Zer da kintada bat? Bizitzaren urteroko ospakizuna, urte berean jaiotako eta herri berean bizi diren pertsonak biltzen dituena (ez galdetu hirietan nola egiten duten, buruko mina ematen dit pentsatzeak).

Jakin aurten berrogeita hamar urte bikainak bete ditudala (fake it till you make it). Mende erdia ez denez ahuntzaren gauerdiko estula (EGArako ikasitakoa, eta behingoz erabilia=autorrealizazioa), aurtengo ospakizuna berezia izan da… Supupereroa!,… Las Vegasera joan gar? Hobeto: Iruñara! Baina, egia esan, nire kinttuekin munduari buelta zilipurdika emango niokeen. I love you people! (ke puta guay)

Eta zer da Theory U? Nik mindfullness kolektibo gisa ulertzen dudan teoria moduko bat, oso teoria katxarrua iruditzen zaidana. Esan dezagun etorkizuna sortzen utzi behar dela iragana alde batera utzita. Nola? burua, bihotza eta asmoa zabalduz (to, joan ta bertan). Gehiago jakin nahi baduzue, erabili Google eta ikertu, baina niri gustatzen zait. Kooperatibista naizenez, Pokemon bilakaera gisa ikusten dut: Kooperativismo zaharkitua.. tatxaaaaan => Kooperativism U.

Theory U hau urte honetako Kinttuen bazkarian aurkitu dudan ideia berria da (eskerrik asko ISA supertxorba). Beste zeozer ere ikasi dut, urtetik urtera lotsa gutxiago dudala eta dantza alternatiboaren munduan aritzeko nire doaiak erakusteko premia handia dudala, baina horrek beste artikulu baterako ematen du. Asko pentsatzen dut Theory U-ari buruz, asmatzailearen bideo bat ikusi dut, liburua erosi dut, eta ero moduan nabil hazten ari den mapa mental eraikitzen.

“Coming together is a beginning, staying together is progress, working together is success, and dancing together is a must.”

Ez dakit zeinek esan duen baina txatxi iruditu zait. Dancing-arena nire ekarpen xumea izan da 😉

Eta nola lortu dut… ejem.. kontzeptu hauek lotzea? Funtsean, anarko samarra den burmuina daukadalako eta ezinezko gauzen artean match egiten duelako etengabe. Hori saiatu gabe, saiatu ezkero…. muga tozino eta abiaduratik oso urrun dago.

tocino y velocidad

URDAIAREN ETA ABIADURAREN ARTEKO ERLAZIO ZIENTIFIKOA

Tozino zati bat zapaltzeak zure oinak lurzoruaren kontra duen marruskadura-indarra gainditzeko behar den esfortzua murrizten laguntzen dizu, eta, ondorioz, zure azelerazioa urdairik gabe izango litzatekeena baino handiagoa da. Hortik ondoriozta daiteke fisikaren arau unibertsal hau:

Abiadura, urdai zatiaren zabalarerarkin zuzenean proportzionala da

Ea ba, like a motherfucker erlazionatzen hasiko naiz:

  • Teoria mota hauek adin guztietarako balio dezakete, baina uste dut esperientzia pixka bat duen jendeak bereganatu ditzakeela guzitz. Errezago ulertzen ditugu bizitzan hain protagonista izateri utzi diogulako eta, oro har, eskuzabalagoak eta ulergarriagoak bihurtu garelako.
  • Nire kinttuen artean, ni bezala, bere akatsak onartu eta barkatzen saiatzen den jendea topatzen dut, bere buruari honako gauzak esaten ikasten ari garelarik: “une horretan dakigunarekin ahal izan genuena egin genuen”. Norberaren buruarentzat barkamena bilatzen dugunean, besteentzat ere aurkitzen dugulako… eta hori nire ustez burua eta bihotza ondo irekiak izatea da.
  • Jarrera ireki honi, gizarteak hartu duen norabide burugabea batzen badiogu, 73. urtean jaiotako jende adimentsuari bere burueta eta gizartean lan ederra egiteko aukera zabaltzen zaiela iruditzen zait. Batez ere, Iuñeko diskoan adina gogo jartzen badiogu.

Badakit artikulua astun zamarra dijoala, baina horrelakoa jartzen naiz ezagutza berri eta interesgarriak topatzen ditudanean… plasta antzean ibiltzen naiz. Hilabete honetan Theory U topatu dut, mundu ero eta beldurgarri honek sortzen didan inpotentziaren aurkako antidotoa.

Honaino gaurko nire paranoia perstonala
(lotsagabeki luzatzen dut gai hau, halako web orrialde “ezaguna” izateak nahi beste ero-jarioak ahalbidetzen dizkidalako… eta nik ordaintzen dudalako hosting-a)

Zerbait dibertigarriagoa irakurri nahi baduzue, erosi nire liburuetako bat, horreterako idatzi bait ditut ;.)

PD nire kinttu maiteentzat: Dantzan agertzen naizen bideoren bat grabatu bazenuten, borratu edo niri behintzat ez erakutsi. Ikusi ezkero agian hurrengo urtean ez dut azala tabernetatik astintzeko adorea izango eta ikuskizun ederre galtzeko arriskua duzute. BERRIZ ERE. I love U Kinttuak forever!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude