Skip to content
Portada » Bloga » Alargunek dute errua!

Alargunek dute errua!

Aspaldi, iazko abenduan, ezbehar bat izan nuen nire mugikorrarekin.

Hiru ateko nire deportibo beltz, dotore eta gaztean (20 urte besterik ez) gidatzen nengoen, Google Maps Iparralderanzko bidea markatzen ari zela. Bat batean mugikorra bateria aurrezteko modu ULTRAra pasa behar zuela markatzen hasi zen; mugikorra, ez autoa, puntako teknologiakoa baita, baina ez hainbeste.

Autoko metxeroko kargagailuaren kablearen bila hasi nintzen, eta, entxufatu nuenean, mugikorrak epilepsia-krisi bat izan zuen. Hamaika pantaila salto egiten zuten, eta, gainera, ez zidaten bidea ikusten eta entzuten uzten. Usurbilen parean istripua izateko zoarian egon nintzen zoramen hura gelditu nahian.

Bazterbidean gelditu eta autoko kargagailua deskonektatuta, kitto erokeria! Hor bai berrabiaraz nezakeela deabrututako bitxua. Bideari behin baino gehiagotan begiratu nion, argazki-oroimena izateko irrikaz, eta itzaltzen utzi nuen, ea siesta on batek Satanen eskutik askatzen zuen.

Te zer zerikusi dauka rollo guzti honek alargunekin? tajuzko galdera da, baina lasai, iristen ari bait naiz gai horretara, ez asaldatu. Lasaitasun pixka bat!

Duela gutxi aterata nuen nire lehen eleberria, erosi egin beharko zenuketena pozierto, ze lagunen arabera zoragarria eta dibertigarria da. Hori dela eta, Facebook-i eta web-ari begiratzen nion gau ta egun. Orduan hasi zen gorakada: EHUN LAGUN-ESKAERA BAINO GEHIAGO! TXATXI!

Inuxente bat naizenez, listo, lortu nuela pentsatu nuen: Modako idazlea nintzen eta denek nahi zuten ni ezagutu. Ba ez, badirudi nire mugikorrak bizitza-ero minutu horietan, nonbait laguntxoak behar dituen jendeak apuntatzen den tokian nire izena eman zuela.

SEI HILABETEREN bueltan, ez dut aurkitu lagun berrien eskaeren elur-jausia gelditzeko botoirik. Hasieran, “nire liburua sustatzeko lagun asko egingo ditut” orgian murgildu nintzen, guztiei baietz ematen nien, baietz, noski baietz. Baina utzi diot baietz esateari, zergatik? galdetuko diozue zuen buruari, lotsati bihurtu da gure neska? ez, hau irakurtzen duzuten jende jatorra: ALARGUNEK DUTE ERRUA.

Noizbehinka, gizonen desberdin batek (beti gizonak direlako), Facebookeko messenger-etik idazten dit.. Nongoa naizen galdetzen didaten gizonak agertzen zaizkit, eta agurra eta gero honako hau kontatzen didate: ALARGUNAK direla BI SEME-ALABEKIN, ez bat ez hiru: BI. Mundu guztitik idazten dute gainera Alemaniatik, Australiatik eta Kongo Belgatik.

Hortik irakurri dudanez, ez didarte idazten alargun-katxarroentzako imana naizelako, baizik eta iruzur egiteko. Pena emateko eta fidatzeko jartzen dute seme-alabena, eta emakume bakartien diruaren bila dabiltza maitasun faltsua eskainiz.
Nirekin jai daukate! Risketo batentzat kanbio bila ez badabiltza behintzat!

Rollo hau guztiaaaaa 45 eta 55 bitarteko alargun ederrekin, ile osoarekin eta triparik gabekoekin ez fidatzeko esateko. Gainerakoak, neskak eta mutilak zuen esku! Denok behar dugu maitasun apur bat gure bizitzan! Bide batez, norbaitek badaki nola atera laguntxoen zerrendetatik idatzi niri mesedez. DarkWeb-en begiratzea besterik ez baitut falta, eta, han agian alargunek 5 emakume desberdinen 4 seme-alaba dituzte.

Aurreraaaa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude