Skip to content
Portada » Bloga » Hirugarren mundu-gerra eta ni pijaman!

Hirugarren mundu-gerra eta ni pijaman!

Nire errespetu osoa duen, eta sare sozialetatik kanpo dagoen, lagun batek profezia bat argitaratu du gaur. Ez da bere profezia, nire laguna berezia da baina ez hainbeste!

Izan ere, gure garaiko Nostradamusa, Craig Hamilton-Parker izeneko batek (argazkiko gizon katxaaarroak) iragarri du:

Hain okupatuak geunden klima-aldaketarekin, eguzki-panelekin eta kotxe elektrikoekin daukagun mobidarekin eta orain, bat batean, ahaztu tenperatura altuak! Negu nuklearra dugu gainean!

Okerrena gertatu ezkero, eta profezia betetzen bada. Orduan, zer? Zer egingo dut nik? Aurrezkiak ateratzen ditut eta… Mikronesiara migratzen dut? Hego Afrikara? Agian lekuarekin asmatzen dut, edo ez.

Gure lagun Craig-ren arabera, datorkigun gerra AEBen (nola ez!) eta Txina-ren artekoa izango da, Errusiarekin bat egingo du Txina gainera. Laburbilduz, ia planeta osoa beraien artean borrokan. Ihes egiteko denbora ta tokirik gabe gaude udan bertan gerra atomikoa hasten bada. Bestalde ez zaude bakarrik planak egiteko unean! wifixetan soilik pentsatzen duten zure seme-alaba nerabeak ere zurekin eraman behar dituzu, eta amari eta gainerako familiari ere kontatu beharko diezu beranduegi izan aurretik Johannesburgera joan behar dutela bizitzera. Horribilis!

Beste aukera bat bertan gelditzea eta okerrena gerta ez dadin espero izatea da. Gerra iristen bada, The Road filmean bezala bizitzen ikusten dut nire burua, beti arropa bustia eta zikina daramadala, Orlando tomate-lata batengatik borrokan.

Une honetan nire ilusio bakarra Vigorekin topatzea da, baina zaila ikusten dut.

Uste dut nahiago dudala HIRUGARREN aukera: daukadan euroak xahutzea eta gero zerbait prestatuta izatea, “gatazka” harrapatzen gaituenean mundu hau gainditzeko, traszenditzeko. Azkarrena eta minik gabekoa, lehen bonba zuzenean gainera erortzea da. Eta Kitto! sufrimendurik gabe, txamarra humel eta zikinik gabe, ez herrialde berri batean bizitzen ikasi gabe. Gainean erortzen ez bazaigu zer? pastiak, gasa edo zerbait prestatuta eduki beharko orduan.

Eta nire aurrezki urriek xahutu eta gero ez bada gerra iristen? Pufff, nekatuta nago jada eta oraindik ez dut lehenengo bizilaguna hil behar izan ura lapurtzeko, ikusmena eta hiru behatz galdu diten alabaren egarria asetzeko. Badakigu haurrak beti haur, zer ez zaie bururatuko gerra batean?

ZUK ZER EGINGO ZENUKEEN JAKITEKO IRRIKITAN NAGO, IDATZI ZEOZER KOMENTARIOETAN!

Tira, gehien izorratzen nauena zera da: uda honetan dena lehertzen bada, ez didala idazle famatua bilakatzeko astirik emango.

Gogoan izan gerran ezingo dituzula liburuak erosi, paper merkea txinatik dator orain eta ale bakoitzaren prezioa ikaragarri igoko bait da. Bizi pixka bat ORAIN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude