Skip to content
Portada » Bloga » Loteria TOKATU ZAIT

Loteria TOKATU ZAIT

Asteartean, asteartero bezala, ni eta nire seme-alabak Primitiboa botatzera joan ginen.

Familia batzuek elkarrekin musika jotzen dute, puntua egiten edota elkarrekin biblia irakurtzen dute. Guk ere kalitaztezko denbora deritzona daukagu: asteartero eguzki zein trumoi elkarrekin Iber Loteria-ra hurbiltzen gara ea behingoz gurea den dirua emango diguten esperantzarekin.

Astearte honetan euria egin zuen, baina hala edo nola gure etxeko ataritik Iberer Loteriakeraino dauden 50 metroak zeharkatu genituen Ulises modernoak gisa zozketan parte hartzeko. Nire seme-alabekin banoa tiketa kode-irakurgailutik pasatzeko borrokatzen dira, eta astearte honetan hilak 25ean ere horrela gertatu zen, ez dira ohitura familiarrak apurtu behar..

Airean trebol usaina zegoen, eta bai apirilak 25 honetan:

TOKATU ZAIGU!!

Betiko tokian, betiko neska zoragarria Aran-ek eman digu dirutza. Une gozoa oroimenean gordetzeko modukoa.

Eguna borobila zeren billeteak banatu ostean nire liburua dendan saltzeko prest zegoela esan zidan!

Ba hori, dirurik ez dudala behar, baina zuek pobre-bizitik atsedena hartu nahi izan ezkero, KORRI IBER LOTERIAK-era eta 17€ sistrinengatik nire superliburua erosi dezakezue. Abenturaz, gizon katxarroaz, erotutako emakumeetaz eta albondiga bihurtutako gutiziaz lepo dago. Bide batez primitiba bota, you never know!

Inbertsio aholkurik?
Zertan sartu ditzaket BOST EURO?
Iradokizunak komentarioetan plis.

Perdiendo la cabeza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude