Skip to content
Portada » Bloga » Liburuaren eguna 2023

Liburuaren eguna 2023

Joan den igandean Liburuaren eguna ospatu genuen Aretxabaletan.

Egun grisa itxuran, ez zen jende gehiegi hurbildu baina hala ere ekimen arrakastatsua izan zela uste dut.

Eguna Idazle eta irakurleekin ematea beti da politta. Zizka-mizka eta loreak lagunduta bada hobe oraindik ere!

Jon Sarasua ezagutu nuen. Mundutik dabil gurea bezalako gutxiengoen hizkuntzak berreskuratzeko prozesuari buruz predikatzen eta bere jakituria martxan jartzen.

Tere Irastorza ere han izan zen, bere eta Karmele Igartuaren poemak irakurri zizkigun poetisa ezagunak. Harrapatu eta garraiatzen zaituen ahotsaz poema ugari irakurri zizkigun.

Josune Murgoitiok bere liburuez hitz egin zuen: Destino Estambul eta Lo que pasó en Turquía. Turkian ezkondutako emakume baten istorioak dira, herrialde horren itzalek, eta batez ere argiak isladazen dituelarik bere lanean.

Nire aldetik nire eleberria hala nola aurkeztu nuen beste idazleekin eta gu ezagutzera etorri zen jendearekin partekatzeko ilusioz.

Egun zoragarria hau Jaione Fdez de Jaureguirekin, Arivalia-rekin eta Gema Iñiguezekin liburuak saltzen amaitu nuen. Familiaren bisita ere izan nuen nire osaba eta izebarena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude