Azkenaldian beste bi idazleekin, Gema Iñiguezekin eta Jaione Fernandez de Jaureguirekin, hiruko taldetxoa osatu dugu eta hemendik hara hasiak gara asmatutako saioekin. Oraingoan Bermut literarioa antolatu genuen.
Martxoak 05ean Legazpiko Bergaretxe apartamentu ederretan elkartu ginen emakumeen literatura erotikoaren omenean bermuta hartzeko.
Bertara heldu eta dena prestatu zeukaten Garbinek eta Ferminek, apartamentuetako jabeek. ESKERRIK ASKO!!!
Musika sexia konektatu bozgorailuan eta liburuak bere tokian jarri genituen urduritasun puntu juxtuarekin.
Hurrengo Saioa Eskoriatzan dugu eta dantza bat entsaiatzeko denbora eman zigun jende heltzen hasi zen arte.
Guztira 30 bat lagun Bildu ginen. ARRAKASTA ITZELA!!
Gure planteamendua nahiko sinplea da: literaturari buruz hitzegin, gure lanak eta gure buruak aurkeztu eta bukatzeko solasaldia piztu etorri den jendearekin.
Bukatzeko eztarriak busti genituen eta tripak bete prestatu ziguten zizkamizkarekin.
ESKERRIK ASKO etorri zineten guztiei, eta gure liburuak gustokoak izatea espero dugu!!!