Skip to content
Portada » Bloga » Goi mailako literatura vs Salmentak

Goi mailako literatura vs Salmentak

Gezurra dirudi baina egia da: Gabonak amaitu dira! Argazkian Atxabaltako gabonetako merkatuan nago turroi bat probatu barik oraindik. Orain berriz, liburutegian nago oporretan saldutako milaka liburuen errepasua egiten. (Kuxkuxeroentzat, jakin merkatuan 22 saldu nituela, denak ondo ondo bildutak papera bukatu zitzaidan arte behintzat 😉

Merkatuko nire txokoa

Merkatuan, salmenten tsunamiaren zirrikituetan, denbora izan nuen beraien lanak saltzeko pausua ematen ez duten idazleengan hausnartzeko. Batzuk ez dute gogorik izango, baina gehienetan lotsa, edota beldurragatik ez dira ausartzen beraien liburuak jendeari aurkezten. Ulertzen dut. Gehienetan sortzen duzuna zuregandik ateratzen da eta ez da jaiotzen besteekin elkarbanatzeko, baizik eta beharrezkoa zaizulako. Gero zure buruari galdetzen diozu… Besteei erakutsiko diet?

Horretaz gain horrelako artelana sortzen hain ondo pasa duzu zure buruari horretara dedikatu nahi ez ote zenukeen galdetzen diozula… Hontaz bizi naiteke?.. eta kolkoraino sartuta har-zulo honetan dudak gainera datozkizu… Zeinek erosiko dit? Zenbat kobratuko diet? Non salduko dut? Nola!!.. askok ezagunak izango dituzuen galdera amaitezinak.

Nik bezipenez bete nahi dut nire bizitza, baina ez dira berez sortzen etxean Doritoak jaten dituzun bitartean… eta egingo banu…pentsatuz. Asko pentsatu gabe liburua argitaratzen dut, kalera ateratzen naiz saltzera eta han hasten dira gauzak gertatzen.

Hemen nago liburueen sukarradun beste bi konpintxeekin Gema Iñiguez eta Dabid Aguirre. Jende ausarta eta beraiek sortutako paranoiak bere bizilagunei erakusteko adorearekin.

Kontraesana bada ere nire liburua saltzea idazteari uztea suposatzen dit. Egunak lanaz, semealabez eta bizitzaz betetzen zait eta ez dit denetarako ematen. Merkatuko aulkitik inoiz baino gehigo botatzen nuen falta nire istorioetan sartzea boli eta libreta batekin.

Ez dut gogoratzen zer kontatu nahi nuen… A bai! funtsean, niretzat merezi duela liburu-poltsekin eta paperekin nire istorioak saltzera ateratzea, eta, nahi eta batzuetan inpostorearen sindrome gogorra sentitu arren, oso bizi sentitzen naiz ere… Beraz, hor egongo naiz kaka ematen liburuak nire esku hotz eta hilen artetik kentzen dizkidaten arte.

Gogoan izan, halaber, ez dagoela denbora gelditzerik eta urtea, onerako edo txarrerako, hasi egin dela jada. Hurrengo 355 egunak gehien gustatzen zaizuena egiten saiatu, eta ez badakizute nondik hasi, nire nobela burutsu eta trontxantea irakur dezakezue (hemen sartzen naiz full salmenta moduan).

Ezta pentsatu ere ero-une batean kiroldegian izena ematera joateaz!

2 thoughts on “Goi mailako literatura vs Salmentak”

  1. Intrepida amazona zaitugun horri:
    Ez naiz oso irakurle amorratua baina nolabait “Burua galtzen” ari naizela ematen dit, bakarrik “Perdiendo la cabeza” irakurtzen. Si el envoltorio me pareció todo un detalle, no te digo como me lo estoy pasando.Voy por la mitad del libro y me he echado unas risas que pa qué.
    Esa descripción de situaciones sencillas, creibles y proporcionadas.
    Es estilo ligero, amable, fácil de leer y de acabado redondo.
    Esas metáforas y comparaciones descriptivamente amables y acertadas, que, con una cierta extrapolación hiperbólica, hacen que me salgan carcajadas lectoras.
    Ese desparpajo narrativo.
    Esa transmisión amena y ligera de problemáticas duras.
    Esa perspectiva de género imbuida que me ha hecho en algún momento hasta pensar “jodé, y si yo fuera una tía,… seguro que me haría hasta más gracia”.
    Ese erotismo chispeante, sanote, de buen tono y…efectivo a la vez.
    En fin, qué voy en la página 187 y, que como persona educada en las novelas y películas en las que el final acaba en boda, aunque estoy seguro de que no (no me hagas spoiler) mi fuero interno desea ver que el Josef vuelva.
    Egongo gara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude